ASTEKO KRONIKA.

(2014ko irailaren 17an).

 

 

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            JOKATUTAKOA: Eugiko V. Xake Jaialdiko Tximista Xakeko Taldekako Torneoa.

 

            2014ko irailaren 14an jokatu da, igandean, Euskal Zirkuituaren barruan. Eugiko Larrain Toki pilotalekuan izan da, arratsaldez, 3 jokalariko taldeekin. 5 minutuko partidak izan dira eta 9 txanda. Antolatzailea: Eugiko Kontzejua. Laguntzaileak: Oberena, Magna eta Nafarroako Xake Federakundea.

 

            Mikel Gurea nagusitu da, Orvina eta Oberenaren aurretik.

 

            Euskal Zirkuiturako Mikel Gureak 12 puntu jaso ditu. Oberenak, 10.

 

Informazioa: “http://ajedrezoberena.blogspot.com.es/2014/09/v-festival-de-ajedrez-en-eugi.html” webgunean.

 

            EGITEKOA: Euskal Xake Federakuntzako Zuzendaritza Batzordearen bilera.

 

            2014ko irailaren 21ean eginen da, goizeko 11etatik aurrera. Baita ere, arratsaldeko bostetatik aurrera. Bergarako Agorrosin Kiroldegian.

 

            Beste gauzen artean, jokalarien sustapena aztertuko da.

 

            JOKATZEKOA: 16 urtez azpiko Taldekako Euskadiko Xake Txapelketa (Kadeteak).

 

            2014ko irailaren 28an jokatuko da, Barakaldon (Campoamor Kultur Etxean, Gernikako Arbola, 32), goizeko 10etan hasita. 2 partida goizean eta 2 arratsaldean. Bosgarren txanda ere agian jokatuko da.

 

            Ordubeteko partidak izanen dira, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

            Neurketak 4 mahaitan jokatuko dira. Neurketako garaipena edo berdinketa kontutan hartuko da sailkapenerako. Ezberdinketarako, partida guztien emaitzak kontutan hartuko dira.

 

            2014ko irailaren 22an amaituko da izena emateko epea. Euskal Xake Federakuntzan egin beharra dago.

 

            2013ko irabazlea Sestao Naturgas Energia izan zen: Javier Marchena Hurtado, Jon Ander Santas Martin, Alvaro Peralta Garcia eta Constantin Carazo Fernandez.

 

Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/6EHT_CAMP-EUS-EQU-SUB-16/CampEuskadiSub16Club_b.jpg” webgunean.

 

            JOKATZEKOA: Tximista Xakeko Bergara Hiria Taldekako LXII. Txapelketa.

 

            2014ko irailaren 21ean jokatuko da, igandean, Euskal Zirkuituaren barruan. Bergarako Udaleko Batzar Aretoan izanen da, goizeko 10 eta erdietatik aurrera, 3 jokalariko taldeekin. 5 minutuko partidak izanen dira. Izena emateko epea irailaren 14an amaitu zen.

 

            2013ko irabazlea Grupo Covadonga (Gijon, Asturias) izan zen.

 

Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014-09-21%20BERGARA%20Villa%20de%20Bergara%20Rapidas%20Equipos.html” webgunean.

 

2014-09-17.

Iturria: Internet.